Oiartzunen zita gaur, Preferenteek

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Bigarren garaipena lortu nahi dute gaur Mundarroko mutilek sailkapenean azken postuan dagoen Oiartzunen aurka. Hitzordua arratsaldeko 17:45etan izango da, Karla Lekuona zelaian, eta 2 taldeek ligako bosgarren partidua jokatuko dute.
Lehen partidua Hernanin irabazi zuenetik etxeko taldeak ez du garaipen gehiagorik lortzeko aukera izan, eta horrenbestez, mundarrotarrek bigarren garaipena nahi dute gaur, etxetik kanpo bada ere. Oiartzunek, bestalde, ez du garaipenik ezagutzen, eta puntu bakarrarekin sailkapeneko azken postuan dago.

Bigarren taldeak, etxean
Mundarroko bigarren taldeak, berriz, Zarkumendegin hartuko du Danena zizurkildarra, gaur arratsaldeko 17:45etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!