Asteburu zaila, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 9a, 02:00

Ez dituzte emaitza onenak lortu pelotari hernaniarrek, asteburu ho­ne­tan, Gipuzkoako Txapelketan. Seniorretan bai, garaipena lortu zuten Ojuelek eta Aizpitartek ohorezko mailan, eta Urkizuk eta Laba­kak 1go mailan, semifinaletara sailkatzeko aukerak mantenduz biek. Aldiz, aurreneko porrota jaso zuten, eta gogorra, Arizmendik eta Insaus­­tik, txapela irabazteko faboritoen kontra (2-22). Baina larriena, Sala­be­rria eta Zugastirena izan zen: ostegunean entrenatzen min hartu zuen Zu­gastik belaunean, ezin izan zuten partidura azaldu, eta litekeena da txapelketa utzi behar izatea, orain arteko denak irabazita zirenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!