Bi astez gelditzeko iritsi da bakailua

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 9a, 02:00

Iritsi da bakailua Hernanira, beste urte batez; eta baita gel­ditzeko iritsi ere: bi asteko egonaldia egingo du aurten, gaur hasi eta urriaren 22ra bitarte. Eta ekintza askotan izango da protagonista, gainera, epe horretan.
Gaur bertan, hainbat zita dauzka Bakailu Asteak, mar­txan jartzeko. Batetik, taber­nen arteko bakailu pintxo lehia­ke­ta hasiko da, eta hilaren 20ra arte izango da aukera, 23 taber­na­ta­ko pintxoak probatu (1,5 euro bakoitza), eta azke­ne­ko egu­nean onena aukeratzeko.
Gaur egingo dituzte bakailu tailerrak ere, Basque Culinary Centerren. 18:00etan hasi eta 20:30ak arte, bakailua sukal­da­­tzen ikasiko dute 32 lagu­nek.
Eta gaurtik aurrera, beraien menuan edo kartan jarriko dute bakailua, Errioguarda, Iturralde eta San­sonategi jate­txeek; eta erakus­leihoak te­ma­tizatu, komertzioek.

Bisita gidatua, ostegunean
Ostegunean izango da hurren­go zita, eta bisita gidatua egin­go dute 11:30etan, Hernaniko hirigune historikoan. Gazte­le­raz izango da, eta ez da izena eman behar aurrez. Bai ordea, urriaren 18an Albaolara egingo duten bisitan, eta 22ko bakai­­lua pil-pil eran lehia­­ketan. Igande eta astelehenera arte dago epea, hurrenez hu­rren: Biteriko turismo bule­go­an, 943 33 70 28, gurutze-a@her­na­ni.eus edota turismoa@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!