‘AtzegiXperience’ kanpaina, boluntario izatera animatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 8a, 02:00

Boluntarioak dira protagonista, Atzegiren kanpaina be­rrian. Beraien lana goraipatu eta balioan jarri nahi izan du elkarteak, kanpainaren bidez: «beraien lana eskertu nahi diegu, adimen desgaitasuna du­ten pertsonekin denbora par­tekatzen dutenei. Musutruk, beraien hobbyak partekatu eta hainbat esparrutan lagun­tzen duen jende asko dago».
Eta era berean, adin guztietako herritarrak animatu nahi dituzte kanpainarekin, «boluntario izan eta esperien­tzia ahaztezinak bizi­tzera».
Modu dibertigarri batean aurkeztu dute hori: orain mo­dan dauden esperientzia kaxen antzera, lau kaxarekin luzatu diete gonbita, boluntario gisa bizipen ahaztezinak izateko, urritasuna duten pertsonekin. Bizipoza, Escapadas, Bienestar eta Bidelagun jarri diete izena, AtzegiXperience kanpainaren kaxa horiei, Atzegik boluntario izateko eskaintzen dituen era ezberdinak ezagutaraziz: «guztiek aurkituko dute bera­ien neurriko esperientzia, eta ziur ahaztezina izango dela».

Urritasuna dutenen eta boluntarioen testigantzak, Atzegiren webgunean
Bestalde, Atzegik aurreratu du atzegi.eus/xperience webgu­nean jasoko dituztela, adimen urritasuna dutenen testigan­tzak, boluntarioen laguntza jasotzeak daukan garrantzia ezagutzera emateko; eta baita boluntarioenak ere, beraien esperientzien berri emanez.
«Boluntarioei esker, bera­ien aisialdiaz gehiago gozatu dezakete, eta gizartean aktiboki parte hartu; horrek ho­be­tzen du beraien gizarteratzea, azken batean», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!