Elkarteekin harremana errazteko prozesua abiatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horren barruan, topaketa egingo du bihar Hernanin, elkarteekin; Biterin izango da, 18:30etan. Buruntzaldeako elkarteak deitu dituzte, beraien proposamenak egin ditzaten, eta bertan izango da Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako zuzendaria.