Liburu eta diskoen azoka solidarioa gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 8a, 02:00

Pobreziaren Aurkako Nazio­arteko Eguna izango da urriaren 17a, eta horren harira, azoka solidarioa jarriko du gaur, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak. Plaza Berrin izango da, goizeko 10:30etatik 14:00etara bitarte, eta bertan, 1.000tik gora liburu, CD eta binilozko disko jarriko dituzte eskuragarri; «guztiak, prezio eta egoera onean», elkartetik aurreratu dutenez.
Gainera, erosteko bakarrik ez, herritarrek aukera izango dute, baita ere, erabiltzen ez dituzten liburu eta diskoak eramateko: «aukera ona da, baztertuta dauzkagun liburu eta diskoei irteera bat emateko. Kontutan izan behar dugu, horiek eramanez, behar ge­hi­en dauzkatenei laguntzen ari garela», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!