Lau puntuko bultzada behar du Landarek

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 8a, 02:00

Ez da nahi bezela hasi denbo­raldia Hernanirentzat, errug­bi­ko Ohorezko Mailan, eta joan den asteburuko porrota gogo­rra­ren ondoren, azkeneko pos­tuan daude sailkapenean.
Eta hori guztia atzean utzi eta gora egiten hasteko, aurre­neko garaipena lortu beharra daukate trikoloreek. Horreta­rako aukera daukate gaur, be­rriro zaleen aurrera bueltatuta: La Vila igo berria hartuko dute Landaren, eguerdiko 12:00etan.
Baina igo berria izanda ere, ez da kontrario erraza izango, Ali­canteko taldea. 2011n ligako txapeldun izan eta bi urtera maila galdu zuenak, ez du gaiz­ki hasi maila gorenera buelta: El Salvador eta Bartze­lo­naren kontra galdu ondo­ren, Sant­bo­i­anari eman zion ezus­tekoa, aurreko igandean (24-17).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!