Telebista ikusteko ­arazoak, konponbidean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

AZKENALDIAN herrian telebista seinalearen arazoak direla eta, udalak TDTaren ikerketa bat egiteko eskatu zuen. Iker­ke­taren emaitzaren arabera, Goi­zu­etan ez da arazorik aurreikusten. 
Baina telebistako kate ba­tzuk, gaizki ikusten jarrai­tzen dute oraindik. Horregatik, udala berriro ere Nasertic enpresarekin harremanetan jarri da bigarren ikerketa bat eskatuz. Pasa den astean egin zen eta emaitzen esperoan daude.
Hala ere, telebista arazoek jarraitzen badute, Nafarroako Gobernuko zerbitzu teknikora deitzeko eskatu du Udalak.

Telefonoa: 848 42 55 55
848 42 55 55 telefonora deituta, gertakariaren berri eman behar da, azalduz zein telebista kate diren gaizki ikusten direnak, zein ordutan eta herriko zein kaletan. 
Udaletxean ere kexa-idatzi bat egin daiteke. Bandoa ere egin du Udalak informazioa zabaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!