300 euroko saria egonen da

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Lehiaketa berezia antolatu dute Goizuetan, azaroaren 18an. Katarrapikaka! jarri diote izena; oilo itsuka jolasari, garai batean Goizuetan deitzen zioten bezala. «Guk ez genuen izena ezagutzen, baina adinekoek erabiltzen zuten. Lehiaketaren asmoa da, herriaren inguruko ezagutza eta euskera zabaltzea, eta horrekin batera, baita ondo pasatzea ere», azaldu dute LAGA Eus­kera Zerbi­tzutik.
Orain hiru urte hasi ziren lehiaketa antolatzen Leitzan, eta Areson ere egin dute bitan: «arrakasta haundia izan du bi herrietan, eta ikusle asko bertaratzen dira».

Apuntatzeko aukera bihartik, lau talde osatu arte
Lehiaketan, hiru laguneko lau taldek hartuko dute parte, eta izena eman daiteke, Amaia kafetegian, urriaren 15era bi­tar­te, edo lau talde apuntatu arte. Debalde da, eta 18 urtetik gorako herritar guztiek hartu dezakete parte: «gustatuko li­tzaiguke adin tarte ezberdinetakoak izatea partehartzaileak», animatu dituzte herritarrak. Galdera eta proba ezberdinak gaindituz joan beharko dute taldeek, eta fase bakoitzean, talde bat kanporatuko dute, bi taldek finala jokatzeko.
Sari potoloak ere izanen dira: 300 euroko txekea, herriko produktu sorta, eta kultur ekintzetarako sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!