NANa berritzeko, asteartean Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Datozen hiru hilabeteotan, egun bana jarri dute Leitzan, Nortasun Agiri Nazionala (DNI) egin edo berritzeko, Iruñara joan beharrik izan gabe. Zehazki, urriaren 10ean, aza­roaren 10ean eta aben­duaren 12an izanen da aukera, horretarako. Hori bai, beharrezkoa da ordua hartzea aurrez, 948 01 20 12 telefonora deituta. 
Gainera, txanda bakoitzerako plazak mu­ga­tuak izanen dira: 35 la­guneko zerrenda osatuko dute, eta be­tetzen denean, hurrengo hilabeteko txan­darako hi­tzorduak ematen hasiko dira. Zita horietan, ezinen da pasaportea berritu, aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!