«Igerilekua berritzea inbertsio bat izan da bai osasunean eta bai herritarrengan»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Bederatzi egun pasa dira Hernaniko igerilekua zabaldu zenetik. Herrian gehien erabil­tzen den kirol instalakuntza da eta askok botatzen zuten faltan hamalau hilabete itxita egon ondoren. Estibaliz Alde­iturriaga ki­rol zinegotziak proiek­tua inork baino hobeto ezagutzen du eta pozik agertu da azke­nean Her­nanik badu­elako be­har zuen igerilekua.
«Aurreikusten dugu hasie­rako egunetan arazo batzuk sor­tuko direla, dena bere le­kuan egon arte, gauza berri­ekin normalean gertatzen den be­zala. Kontutan hartu behar da astean zehar 1.000 pertsona inguru dabiltzala ikastarotan soilik igerilekuetan. Oraindik ere falta dira gauzak. Erlojuak jarri behar dira eta marka­gailua ere bai. Bestetik energi iturri berria oso ongi  dabil. Erabilerak berak era­kutsiko dizkigu hobetu be­ha­­rreko gau­zak eta zer egin daitekeen. Era­biltzaileek esan­go dizki­gute».

Bederatzi kaletan bihurtu daiteke eta lau beti egongo dira libre
Igerileku haundian jauzi lekuko koska kendu da eta tranpolinak luzatu dira. «Kon­tutan hartu be­­har da 65 urtetik gorako jen­dea gero eta gehiago dagoela eta igerilekuko edo­zein aldetik ir­­te­teko errazta­sunak eman na­hi izan ditugu» dio zinego­tziak. Begirale, igeriketa eta waterpolo taldeen gomendioak ere jarraitu dira. «Kortxerak non jarri, banderinak ipintzea, markagailua, tranpolinak, por­teriak...».
Zortzi kale edukitzeak au­kera emango du gauza gehiago egiteko. Honela lau beti libre egongo dira igeri egin nahi duenarentzat. «Ikastaro eta era­bil­tzaile gehien dagoen or­duetan bederatzi kale ere egin daitezke. Lau kale hori­etatik bat materialaren erabil­pe­ne­rako izango da. Ahalegin­duko gara pareta ondokoa izatea igeri­ketarako zailtasun gehi­ago di­tuen jendearentzat. Oreka bi­latu nahi izan dugu libreki igeri egitera etortzen denaren eta ikastaroen artean. Ezin dena da berria ireki eta berriz ere txiki geratzea. Bederatzi kale dau­denean bost egongo dira libre. Igerileku txikian ere banaketa orekatua egingo da».

«Ahalegin berezia egin da kirol jardueraren eta erabiltzaileen beharrak uztartzeko. Bilera asko egin dira eta igeriketa eta waterpoloa mantentzea nahi dugu»

Kontsumoa aurrezteko argitsua den igerilekua
Energia eta ur sistemetan egin diren aldaketen ondorioz, eraikin berriaren kalifikazio energetikoa A mailakoa da. Esti Aldeiturriagak gertutik jarraitu ditu lanak eta proiek­tua eta emaitzarekin gustora dago. «Pozik gaude. Guretzako kla­beetako bat zen argita­sun­a­ren gaia. Ahalik eta kontsumo gu­txien edukitzea helburua zen. Gas gehien kontsu­mitzen duen insta­lazioa da kiroldegia (%30). Hilabetean 25.000 sa­rrera iza­ten zituen kiroldegiak igeri­lekua itxi baino lehen. Sistema be­rriari esker, energia fosilen kontsu­moa murriztu eta, on­do­rioz, ingurumenaren gai­neko era­gina txikiagoa izango da. Igerilekuko uraren berri­tzea egiterakoan uraren bero ener­gia berreskuratzeko siste­ma eza­rri da. Euskal Herriko biga­rren kirol instalazioa da sis­te­ma hau jarri duena».
Energia sistema aldatzeaz gain, kiroldegiaren irisgarri­tasuna eta segur­tasuna hobetu dira. «Kiroldegia egin zenean, orain 33 urte, irisgarritasun hirizpideak ez ziren kontutan hartzen. Orain hori dena hartu dugu kontutan. Latsunbe Berri auzoan egin den komunikazio nukleo berriak bost solairuen irisgarritasuna eta goiko bi planten segurtasuna (ebaku­azioa) bermatzen dute».
Sotoko aldageletako solai­rutik spining eta pilates gelen solairura arteko bost oinak lotzen dituen igogailua egin da. Aldage­letarako sarbidearen on­doan kokatuta dago eta bi era­bilera bereizten dira. Baz­kide edo instalazioen erabil­tzai­le­enak: kiroldegiko tor­nuak iga­rota, bost solairuetara joa­teko aukera dute. Erabil­tzaile ez direnak: kafe­tegi eta harmailen arteko solairutik (Elkano kale­ko solairua) Latsunbeko sarre­ra­­rainoko igogailu lotura dute.

«Jendea gogotsu egon da irekitzeko eta erantzun du. Ikastaro gehienak bete dira»

Behar desberdinetara egokituta dago oreka bilatuz
«Garrantzitsua da jakitea nondik gatozen eta norantza goazen. Alde batetik behar duzu sakonera gutxi duen ere­mu bat herritarren ur jardu­eren (aqua gym, ur ekintzak, mantentze ikastaroak…) eska­era gora do­ala kontuan har­tuta. Bestetik ahalegin berezi bat egin dugu kirol jardue­ra­rekin orekatzeko. Water­po­lo eta igeriketa taldeen jarduera bermatzeko beha­rrez­koak di­ren baldintzak betetzen ditu igerileku berriak. Klubak ja­rrai­tzea eta mantentzea nahi dugu». Bilera asko egin ondo­ren pozik geratu dira.
Taldeak izan ziren lehenak uretaratzen pasa den asteaz­kenean. «14 hilabete egon dira igerilekurik gabe eta merezi zuten beraiekin zerbait berezia egitea» dio kirol zinegotziak.

Kanpoko terraza-solariuma,  zegoen tokia aprobetxatzeko egin da
Igerilekuaren beste berri­kun­tza kanpoan dagoen terraza-sola­riuma da eta Estibalizek argitu nahi du egitearen arra­zoia. «Jendeak galdetu digu nolatan egin dugun hori Euskal He­rrian. Gauza da azpian biomasa galdara da­goela eta gainean ezin da ezer eraiki. Beraz uzten genuen gune huts bat, ezer egin gabe, edo aprobetxatu terraza-sola­rium bat jartzeko. Eguraldi ona egiten badu ikastaro­eta­koek esaterako aprobetxatu deza­kete zerbait egiteko».  

«Eskaintza zabaltzea eta lan gehiago sortzea suposatzen du haunditzeak»

Latsunbe Berrikoa da sarrera nagusia
Obraren proiektuak, ba­rruko egituran ez ezik, kan­poaldean ere eragina izan du. Eraikina hiri paisaiarekin duen ar­ti­ku­lazioa hobetzea izan da hel­bu­rua, kiroldegiak ingu­ruko espa­zio publikoa­re­kiko errefe­ren­tzial­tasuna har­tzeko. «Be­he­ko sarrera da orain errefe­rentzia nagusia, printzi­pala». Proposa­men honi esker, erai­kinaren barruko zirkula­zioa eta erai­kinaren funtzio­nal­tasuna ho­be­tu da.

«Kiroldegia erdigunean ­egote­aren abantaila aprobetxatu behar da»
Beñat Amenabarrrek, au­rre­ko kirol zinegotziak, erein­dako hazia goraipatu nahi du Aldeiturriagak. «Hausnarketa bat egin zen eta hor hasi zen behar bati gorputza ematen. Mahai potente bat sortu zen. Kiroldegiaren kokapena ezin hobea da eta gertutasunak dituen abantailak aprobetxatu behar zirela argi genuen. Ige­rilekuaren kokapena kirol­de­gian izateak suposatzen du jendeak gehiago hurbiltzea eta kirol edo jarduera fisiko gehi­ago egitea. Txikia geratu zen eta igerilekuak handiagoa izan behar zuela ez zegoen za­lan­tzarik. Astigarragako era­bil­­­tzaileak ere etortzen dira eta lekua behar zen. Inbertsio bat da eta ez da gastua, bai osa­sunean eta bai herri­tarrengan. Jendea gogo­tsu egon da ire­ki­tzeko eta erantzun du. Ikas­taroetako talde gehienak ia beteta dauzkagu. Hor ikus­ten da erabilera».

65 urtetik gorakoentzat eskaintza ikastaroak egiteko
Igerilekua haunditzeak supo­satu du eskaintza ere gehitzea. «Jende nagusientzat eskaintza gutxi zegoen, ia batere ez, eta orain berriz edukiko dituzte ikastaroak. Haur askok erabil­tzen dute igerilekua, baina jen­de nagusiak ere pila bat era­biltzen du. Osasunari be­gira onu­ragarria da. 65 ur­tetik go­rakoentzat talde bat sortu da; igeri egiten ikasteko eta beste bat aqua gym egiteko. Alka­tearen gutun bat iritsiko zaie gon­bidatzera ikastaroetan par­te hartzeko. Ikusita Ttapa Ttapak zer arrakasta duen badago tendentzi bat aktibi­tateak egitera adin muga ho­rretan. Jende aktiboa da».
Beste eskaintza igeriketa egokituarena izango da. «Ora­in arte ez genuen eskain­tza es­pezifikoa behar bereziak dituz­tenentzat eta bada garaia. Pau­sokarekin hitzar­men bat dugu igerileku txikia erabil dezaten terapia egiteko. Lehen Donos­tiara joan behar zuten».  
Igerilekuan erabiltzaile mota asko daude eta oreka bilatu nahi izan da denak asetzeko. «Zaila da eta hasieran bakoitzak bere aldera tiratzen zuen, baina azkenean harro gaude lortu dugulako denen artean igerileku egoki bat egitea Hernanin».

Jolasak bultzatuko dira
Haurrekin ere uraren inguruko beste erabilera bat ematen hasiko dira. «Igeriketa hezi­tzailea eskainiko da, jolasen bitartez. Haurrak gero eta gutxiago dakite jolasten eta psikomotrizidade edo psiko­motoridade arazoak hasi dira somatzen denborarekin. Ure­tan jolas asko egin daitezke, igeri ikasi dezakezu eta gainera urak berdintasuna areagotzen du».

Joan Ander Isuskiza taldeko entrenatzaileak dio azken ukitu «garrantzitsuak falta direla»

Jon Ander Isuskiza Hernani Kirol Elkarteko igeriketa saileko entrenatzailea gustora dago igerilekuaren irekierarekin. «Do­nos­ti­ara joan beharrik ez dagoelako» horrek suposatzen duenarekin. Gainera txapelketentzako igerileku egokia dela uste du. «Oraindik ez da Federakuntzan bilerarik egin, baina Gipuz­koako Txapelke­taren bat edo Euskal Herriko Kluben Kopa antolatzea gustatuko litzaiguke». Horrek igeriketarekiko bultzada suposatuko luke Hernanin, inoiz ez baita maila horretako txapelketarik antolatu.  Hala ere igerilekuak oraindik  gauzak falta dituela azpimarratzen du. «Markagailua ez dago oraindik, segunderoa eta erlojua ere ez eta jendeak ordua momenturo galdetzen digu. Berehala behar dira. Ahalik eta azkarren. Baita waterpoloko porteriak ere. Neurri minimoak errespetatu dira, baina azken ukituak, garrantzitsuak direnak eman behar dira. Poieteetako zenbakiak ere jarri behar dira txapelketak laster hasiko bait dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!