Jubilatuen etxean bingora hasi dira jokatzen hilabeteko azken larunbatetan. Irailean hasi dira herriko fiestetan izan zuen arrakasta eta gero eta hilabetero jokatuko dute.
Goizuetarrak animatu nahi dituzte jubilatu etxera hurbiltzera bingoan jokatzeko. Berdin da adina; bai gazte, bai heldu eta bai adinekoak gonbidatzen dituzte hilabeteko azken larunbatetan, 20:00etan, bertaratu eta giro ederrean momentu atseginak pasatzera.
Lehen larunbatean arrakasta izan du eta hurrengo saioa urriaren 28an izango da, betiko orduan, 20:00etan, jubilatu etxean. Jende gehiago biltzea espero da bigarren saioan eta sari hobeagoa irabazteko aukera.