‘Gure buruak zaintzen’ hastear da

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Gure buruak zaintzen ikas­taroa, Leitzan, biga­rrenez antolatu du Laga Gizarte Zerbi­tzuaren Ber­din­tasun Sailak, eta 60 urtetik gorako emaku­me­entzat izanen da. Asteaz­ke­nean, urriaren 11n hasiko da ikastaroa, 17:00etatik 19:00­eta­ra; guztira, hamar saio: urriak 11 eta 25, azaroak 15 eta 29, abenduak 20, urtarrilak 10 eta 24, otsailaren 7 eta 21, eta martxoak 7. Leitzako udaletxeko ba­tzar aretoan izanen dira saio guztiak, eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeutak emanen du. Bertan, ezagutuko dituzte plazera sentitzeko osagaiak, ba­kardadeari aurre egiten ikasiko dute, nork bere burua ezagutzen erabaki propioak hartzeko, ahalduntze prozesuan lagunduko dute, eta gozatzeko ahalmenean sakondu, besteak beste.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!