Zikuñako Ama zikloturista taldeak beste zita bat jarri du biharko. Goizeko 09:00etan elkartuko dira Zinkoenean, eta Goizuetara egingo dute buelta; 50km-tako ibilbidea izango da. Behin urrian sartuta, Zinkoenean elkartzeko zita goizeko 09:00etan jarri dute; igandero ordu horretan elkartuko dira, aurrerantzean.