Errepideetan nabaria da gero eta jende gehiago animatzen ari dela bizikletan ibiltzera, baina horrek ere baditu bere arriskuak. Izan ere, azkenaldian istripu larriak gertatzen ari dira, kotxeen eta txirrindularien artean. Hori dela eta, kontzientziazio kanpaina abiarazi du Astigarragako kideak dituen Donosti Berri txirrindulari eskolak; pegatinak jarri dituzte salgai, euro batean.
1,5 metroko distantzia errespetatzea, eskaera
Batez ere eskaera bat luzatu nahi diete gidariei: «txirrindulariari aurreratzerakoan, arau bakarra bete behar da, 1,5 metroko distantzia utziz, bere segurtasuna arriskuan ez jartzearena».
Izan ere, diote istripu asko «gehienetan, aurreratzerakoan, segurtasun distantzia ez errespetatzeagatik gertatzen dira». Beste batzuk, «ez dakitelako, ez aurreratzeko seinalizazioak ez dutela baliorik txirrindulariei aurreratzerakoan», azaldu dute.