Xake txapelketa herrikoia, hastear

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Urriaren 15ean hasi eta azaroaren 26ra bitartean jokatuko da Hernaniko Xake Txapelketa Herrikoia, igandeetan, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. Izenematea irekita egongo da urriaren 13ra arte xakekiskal@gmail.com helbidean edo Kixkal tabernan, 5 euroan. Debalde izango da langabetu, ikasle, eta 18 urtetik beherako edo 65 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!