Hiru partiduetatik bi etxean, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Liga hasierari neurria hartzen jarraitu nahi dute asteburuan, CD Hernaniko futbol taldeek. Nazional mailako Oho­rezko Jubenilek, Logroñesen kontra aurreneko garaipena lortuta, ildo horri eutsi nahiko diote bihar, 12:30e­tan Iruñan, San Juanen kontrako partiduan. Gaur, berriz, Emaku­mez­koen Euskal Ligako taldeak Elo­rrioren kontra jokatuko du Zubipen, 18:30etan, Ligako aurreneko garaipena lortzeko saiakeran. Azkenik, Erregionalen Ohorezko taldeak ere etxean jokatuko du gaur, 16:30etan, Urola, azken sailkatuaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!