Gaur hasiko du Astigarragako elizak ikasturte berria, eta horregatik, gurasoentzat pare bat bileretarako deia luzatu die. Gaur izango dira bi bilerak: aurreneko goizeko 10:00etarako jarri dute, 1go mailako haurren gurasoentzat; eta bigarrena, 11:00etan, 2garren eta 4garren mailako gaztetxoen
senideentzat.