Garaiezin jarraitzeko saiakeran gaur, Salaberria eta Zugasti

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketako laugarren jardunaldiko partiduak ari dira jokatzen aste honetan, pelotari hernaniarrak. Ostegun eta ostiralean jokatu zituzten aurrenekoak, eta gaur eta bi­har, beste 8 partidu izango di­tuzte; horietatik, sei, Hernanin.
Bestalde, Gartzaron Txa­pel­ke­tako bi partidu ere izango dituzte: gaur, 16:30etan, Jon Jara-Oinatz Insausti, Egiguren-Ibarluzearen kontra; eta bihar, 12:00etan, Arizmenditarrak, Osa-Mariezkurrenaren kontra.

Sei etxean, asteburuan
Etxean sei partidu jokatuko dituzte hernaniarrek asteburuan, Gipuzkoako Txapelke­ta­n. 
Gaur, goizeko 10:30etan ari­ko dira Urkizu eta Labaka, na­gusietan, Soraluzeren kontra, eta 11:00etan jarraituko dute Lazkano eta Berasartek, Oiar­pe­ren kontra. Uitzi eta Oiar­tzabal kadeteek jokatuko dute gero, Ilunperen kontra.
Arratsaldeko 16:30etan, be­­rriz, Urra eta Larrañaga ju­be­nilak ariko dira, Mun­da­rro­ren kontra, eta segidan, Sa­laberria eta Zugasti, Aloña Men­diren kontra. Herniarrek ez dute partidurik galdu orain arte. 
Azkenik, bihar, 10:30etan, Albeniz eta Lasa kadeteek Gure Txeru izango dute aurkari.
Herritik kanpo, berriz, gaur 11:00etan Loiolan ariko dira Izu­run eta Tejedor kadeteak, Peru­re­na­ren kontra, eta 16:30etan Ze­ga­man, Ojuel eta Aizpi­tar­te. Hauek Tartaloe­txeri irabazi egin be­harko diote, finalaurrekoetara pa­satzeko aukera mantendu nahi badute. Lehia bizi eta polita espero da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!