Iritsi da eguna. 2016ko aurrekontu partehartzaileetan aukeratua izan ondoren, abuztuan hasi ziren Galtzaur jubilatuen etxeko obrak, eta dagoeneko inauguratzeko prest daude. Nahiz eta jada irekita dagoen, astelehenean egingo dute inaugurazio ofiziala, arratsaldeko 19:00etan.
Udal ordezkariekin batera, zuzendaritzakoak
Hain zuzen, Galtzaurreko arduradunek adierazi dute etzikoa obra-lanen aurreneko fasearen inaugurazio ofiziala izango da. Ekitaldi xumea izango da, bazkideei irekia, eta bertan izango dira, baita ere, udal ordezkariak eta Galtzaur jubilatuen elkarteko zuzendaritzako kideak.