hasi da mugimendua Sagardoetxearen baitan; Sagar Uzta jaia izan zen duela bi aste, eta horrekin lotuta, aurreneko muztioak egiten ikasteko plana luzatu dute gaztetxoentzat. Hip hip urri ekimenaren barruan, hilabete honetako larunbat eta igandero egongo da aukera tailerra egiteko.
Horretarako erreserba egin beharko da, eta bertan aukeratu beharko da ordutegi bat, izan goizez edo arratsaldez. Horretarako, Sagardoetxearekin jarri behar da harremanetan: info@sagardoarenlurraldea.eus edo 943 550 575. Prezioa: helduek 4 euro; haurrek, doan.
Erakusketa, asteazkenetik
Bestalde, X. Sagar Uztaren baitan egindako argazki rallyko argazkiekin erakusketa osatuko da, eta ikusgai egongo da asteazkenean hasi eta urriaren 29ra arte. Egun horretan banatuko dira sariak 19:00etan, Sagardoetxean.