Pausoka Eguna, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Aurten ere ez du hutsik egingo Pausoka Egunak; be­har bereziak dituzten haurren gu­ra­soen elkartearen aldeko egu­nak. Gaur zortzi ospatuko dute, urriaren 14an, Urnietako Egape ikastolan.
Baina hasiera, gaur bertan emango zaio, nobedade bate­kin. Gipuzkoako Itzulia egingo dute, zortzi etapa­tan, aste­be­te­ko epean. Eta Hernanitik abia­tuko dira, Hondarribiara bide­an, aurreneko etapa osa­tzeko gaur. Tartean izango dira, besteak beste, Eva eta Idoia Esnaola, Hoki Guerrero, Vicen­te Carmona, Iñaki Baños edota Kepa Gordo korri­ka­lariak. Itzuli hori apro­be­txatu nahi dute, gainera, ikusga­rritasuna ema­teko umeekin lan egiten du­ten beste elkarte batzuei: Juneren Hegoak, Sanfilipo, Dravet eta Kemen elkarteetako kideek, parte hartuko dute itzulian.

Korrikalariak iristean, festa
Hain justu, datorren larun­ba­tean Urnietara iristen dire­ne­an, goizeko 11:00etan, hasiko da festa Egape ikastolan. Tai­lerrak, ikuskizunak, txoko­la­tea edota trikitilariak. Eta egu­er­dian, paellada; tiketak sal­gai 5 euroan, Pausokaren Urnie­ta­ko egoitzan (Idiazabal 13), astele­hen eta astearte 17:00-19:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!