Herriko aniztasuna ikusgai, janarien bidez

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Gora egiten ari da Astiga­rra­gako biztanleria azken urteotan, eta hori kontuan hartuta, Harrera Protokoloa diseinatu zuen Udalak herritarrekin ba­tera 2016garren urtean, «jatorri aniztasuna eta elkarbizitza sus­tatzeko».
Protokolo hori martxan ja­rri dute, berriro ere ­­-maiatzean egin zuten moduan- eta agi­ri ho­rri jarraituta, urteko bi­ga­rren Ongietorri saioa egin zu­ten asteazkenean, azkeneko bost hilabeteetan herrian errol­datutako pertsonekin. Pintxo­potea musikarekin alaitzen ere izan ziren ostegunean.
Eta horren bueltan osatu du­te, hain zuzen, aurtengo Aniz­­tasun Astea, gaur bukatuko de­na. Asteazkenetik hainbat ekin­tza egin ondoren, gaur borobilduko dute festa Janari Anitza jardunaldiarekin. Eguer­diko 12:00etatik 14:00ak bitarte,  hainbat herritako jakiak probatzeko aukera izango da Joseba Barandiaran plazan. Hori guztia musika eta dantzek girotuko dute.

«Egun 6.000 biztanle inguruk osatzen dugu Astigarraga, az­ken 30 urteetan bere biztanleria ia bikoiztu eta gero»

Harrera Plana, aurkeztuta
2016an osatutako Harrera Pro­to­koloak zehazten duen bezala, Ongietorri saioa izan da Aniz­tasun Asteko ardatza. Asteaz­ken arratsaldean egin zieten harrera azkeneko bost hilabe­te­etan Astigarragan erroldatu di­renei. Ekitaldi xumea izan zen, eta bertan izan ziren udal ordezkariak, teknikariak, eta baita herriko hainbat eragile ere.
Ekitaldia aprobetxatu zu­­ten, baita ere, Udalak argitaratu duen Harrera Gida aurkezteko. Zerbitzu eta eraikin publi­ko­en aurkezpena egiteaz gain, herriaren aurkezpena ere egiten dute. Besteak beste diote: «egun 6.000 biztanle inguruk osatzen dugu Astigarraga, az­ken 30 urteetan bere biztanleria ia bikoiztu eta gero. Hemen bi­zi garenon %60a euskaldunak gara, eta beste %23ak euskera ulertzen du, beraz, esan genezake Astigarragan euskeraz bizi garela».

Solasaldia, bertan behera

Ongietorri saioaren ondoren, solasaldia zegoen antolatuta ostegunerako; bertan bilduko ziren Astigarragara garai ez­ber­dinetan bizitzera joan direnak, etorkizunerako erronkak zehazteko, batez ere, harreraren gaiari dagokionean.
Baina azken mo­men­tuan erabaki zuten atzeratzea. Au­rrerago egingo dutela adierazi zuten, data zehaztu gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!