Pasa den iraileko 22an, Ginkana antolatu genuen elkarteok: Hernades, Kemen, Agi eta Koxka. Aurten ere, makina bat jendek hartu du parte Ginkana egokituaren hainbat ariketatan. Txokolatadak ere egin zuen bere lan goxoa, lagunartea sortzeko parte hartzaileen artean. Beraz, emaitzak ikusirik, ziur egon datorren urtean ere, Ginkana egokitua antolatuko dugula, gustura asko. Eskerrik asko denoi, eta datorren urtera arte.