Talde guztiek martxa hartu diote dagoeneko ikasturte berriari

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

pozik ikusten dira Hernani Gimnastika Klubeko ikas­leak, eta baita horiek gida­tzen aritzen diren 6 en­tre­natzaileak ere.
Guztira 123 ikasle ari dira aurten: gimnasia errit­mi­koari dagokionez, 103 neska-mutil; eta akrosport edo gim­nasia akrobatikoari dagoki­onez, beste 20.
Gimnasia erritmikoaren kasuan, adin guztietako nes­kak ari dira; 5 urtetatik hasi, eta senior mailara arte. Eta pasa den ikasturtean hasi zen mutilak ere hortxe ja­rraitzen du, erabat gogotsu la­nean. Aurten, gainera, lehia­ketatan parte hartzen hasi da; bai banaka, eta baita taldean ere.
Txikienen entrenatzailea den Eiderrek Kronikari azal­du ahal izan dioen bezala, «ondo pasatzera» joaten dira ikasle gazteenak, hau da, «kirolari gustua hartzera». Nagusiagoen helburua, aldiz, senior mailara iristea da. Izan ere, ikasleak adinean gora doazen neurrian, ikas­ketak direla medio, zailagoa izaten omen da aurrera jarraitzea.
«Lan asko eskatzen duen kirola» dela kontatu digu Eiderrek, eta entrenamen­duetara joatea ezinbestekoa dela. Malgu­tasuna eta fisiko ona izatea ere garrantzitsua da, eta baita itxura ona mantentzea ere.

«Ondo pasatzera joaten dira ikasle gazteenak, hau da, kirolari gustua hartzera»

Gimnasia akrobatikoan,
gero eta gehiago

Proba modura, iaz 4 neska-mutil hasi ziren gimnasia akro­batikoan. Aurtengo tal­dea 20 ikaslerekin itxi da, eta da­torren ikasturtera begira talde gehiago sortzea espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!