Pobreziaren Aurkako Eguna dela eta, azoka solidarioa jarriko du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, bihar. Plaza Berrin egongo dira, 10:30etatik 14:00etara, milatik gora liburu, CD eta binilozko diskorekin; «guztiak prezio eta egoera onean». Gainera, nahi dutenek, erabiltzen ez dituzten liburu eta diskoak eraman ditzakete.