Kantu erlijiosoak gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 7a, 02:00

Irungo ahotsek hartuko dute Milagrosako kapera, gaur ilun­­tzean. Ametsa abesbatza eto­rriko da, Kantuzek gonbi­da­tuta, eta emanaldia eskainiko du, 19:30etan hasita.
Egitarau erlijiosoa prestatu du abesbatza irundarrak, bere sorreraren 60garren urteu­rre­nean, eta hamabi piezako kon­tzertua izango da. Besteak bes­te, kantatuko dituzte O Bone Jesu, Domine Jesu Christe, Cru­ci­fixus, Ama begira zazu, Oi Lore maitea edota Errotazaia. Kantuz abesbatzak dato­rren urteko otsailean bueltatuko die bisita, Irunen abesteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!