Bizilagunak 2017

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 6a, 02:00

Datorren azaroaren 19an, Bizi­lagunak ospatuko dugu. Sei­ga­rren aldia izango da, Txekian martxan jarri zen ekintza guk aurrera eramango duguna.

Bizilagunak ospakizunean kanpotik etorritako familia eta bertakoa mahai baten inguruan biltzen dira bazkari eder bat gozatzeko. Bazkaria bertakoen edo eto­rritakoen etxean ospatzen da.

Bizilagunaken, zure edo bestearen etxea irekitzen dira, eta horrekin harreman irekia eta besteekin laguntzailea izan nahi duzula adierazten duzu.

Ekintza honekin, denon arteko erlazio irekiak eta berdintzaileak sustatu nahi ditugu, gizarte justu baten alde.

Hemendik, ekintza honetan parte hartzera gonbida­tzen zai­tuztegu, eta informazio gehiago nahi baduzue, AMHERe­­kin jarri zaitezkete harremanetan.

Txemi Apaolaza Beraza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!