Gaur jokatu dituzte, asteburu honetako sei partidu, palista hernaniarrek. Hernanin izango dira lau, 19:00etan hasita, orden honetan: Estevez-Balerdi Aiaren kontra; Kerejeta-Legarreta, Ramos-Zubimendiren kontra; Tejedor-Irigoien, Intxurreren kontra; eta Goikoetxea-Eizmendi, Ziotzaren kontra. Azkeneko bi horiek, semifinalak izango dira. Zugasti eta Urdangarin, berriz, Alegian ariko dira arratsaldeko 18:30etan; eta Lujanbiotarrak, Errenterian 18:45etan.