Gaur jarriko ditu azkeneko ipuinak, poemak eta kantak, Hernani Hitzetan programak. Eta bukatzeko, saio hirukoitza eta afaria prestatu dituzte.
Goizeko 10:00etan, Gizakia Helbururen egoitzan izango dira ipuinak, Maísa Marbánen eskutik, eta musika Rosa Sanchezekin. Arratsaldean, berriz, poesia, musika eta ipuinak izango dira Parke Botanikoan, 18:00etan hasita (euria egingo balu, Biterin): Beñat Iturrioz eta Felipe Ugarte txalapartan, Alekos eta Izaro olerkiak irakurtzen, eta Mikel Armenio eta Hernani Hitzetan ahozko narrazio tailerrekoak kontalari.
Eta gauean, zita bikoitza izango da Gaztetxean. Afari marokoarra egingo dute aurrena, 20:30etan, eta 7 euro izango dira. Eta 22:00etan, Ilargia hitzetan mikrofono irekia.