Gaur ere izango ditu beste bi zita, Hernani Hitzetan egitasmoak. Goizean, kulturarteko tailerra egingo dute, Bonaí Capotek gidatuta, Lanbide Heziketakoekin. Eta arratsaldean, 19:00etan hasita, emanaldi berezia izango da Leokako labaderoan: poesia jatorri ezberdinetako emakumeekin; Joana Ortega Barrenetxearen musika; eta Erradikalak gara antzerki saioa.