Anboton eta Txingudin bikain, CD Hernaniko korrikalariak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 5a, 02:00

Mendian zein asfaltoan aritu dira CD Hernaniko atletak, aste­buru honetan. Eta baita emaitza onak lortu ere.
Anartz Artolak Anbotoko Kilometro Bertikalean (3,8 kilo­metro) hartu zuen parte la­run­batean, eta junior mailako onena izan zen, 48:50 denboran osatuta Anbotora igoera. Sailkapen orokorrean, gainera, 17garren izan zen. Eta larunbatean bertan, Txingudi Korrika lasterketan aritu ziren hainbat hernaniar. Horien artean, Hoki Guerrerok lortu zuen posturik onena. Laugarren sailkatu zen emakumezkoen kategoria absolutuan, 39:52 denboran osatuta Hendaia eta Hondarribia arteko ibilbidea (10 kilometro). Vicent Pastor 16garren izan zen, gizonezkoetan (35:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!