BUKATZEAR dira Auzo Plazako obra-lanak, eta horren ondoren auzolanean egingo diren hobekuntzak prestatzen hasiko dira auzotarrak. Horiek gauzatzeko ideien bilketa egingo dute gaur, bilera batean. Arratsaldeko 19:30etan elkartuko dira, Gibelaldeko lokalean.