«Gazteak dira etorkizuna; elkarbizitzan bizitzen jarraitzea beraiei dagokie»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 5a, 02:00

Buruntzaldeako «iragan bor­titzari buruz», eskualdean ger­tatutako indarkeriari buruz alegia, ikus-entzunezkoak sor­tu­ko dituzte hainbat gaztek.
Helburu horrekin jarri du martxan Oroimena Bizigune programa, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Atzo eman zuten egitasmoaren berri, Biterin, Maribel Vaquero Bizikidetza eta Giza Eskubideetako foru zuzen­­dariak, eta Maren Iturburu Úbiqako ordezkariak.

Aurkezpena gaur, Biterin
Buruntzaldeako gazteei zuzen­duta dago programa, 18 eta 25 urte bitartekoei, eta gaur aur­keztuko diete interesa duten guztiei. Biterin izango da hori ere, arratsaldeko 19:00etan.
Gazteak izango dira prota­gonista: «gazteak dira etor­ki­zuna, eta beraiei dagokie bi­har­ko gizartean ere elkar­bi­zi­tzan bizitzen jarraitzea», adie­razi zuen Vaquerok. Eta Itur­bu­ruk gehitu zuen: «gazteak oso egokiak dira proiektu ho­netarako, ez dutelako iragan bortitz horrekin lotura zuze­nik izan, eta beraz, gai dire­la­ko azterketa kritiko bat egiteko. Oso esperientzia aberasgarria da, asko ikasten dute».

Hiru fase, tailerrak
Oroimena Bizigune tailerrak hiru fase izango ditu. Aurrena, hausnarketa tailer bat egingo dute, indarkeriari buruz sola­sean aritzeko, mota guztie­ta­ko herritarrak. Ondoren, ikus-entzunezkoen lanketari buruz­ko oinarri batzuk emango diz­kiete, eta gidoi bat osatuko dute, elkarrizketak egiteko. Eta gero aterako dira kalera, he­­rritarrei elkarrizketak egi­te­ra: «50 inguru izango dira, eta www.oroimenabizigune.org web orrian jarriko ditugu».Bukaeran, bideo bat ere osa­tuko dute, prozesu guztia bilduko duena. Hasierako tailerrak, egingo dira urria­ren 20 (16:00-20:00) eta 21ean (10:00-14:00 eta 16:00-20:00), Biterin bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!