Saio hirukoitza prestatu dute gaur, Hernani Hitzetan programaren barruan. Goizean, 11:15etan, ipuin kontaketa izango da Hernani Institutuan. Arratsaldean, 19:00etan Ave Marian, 15 minutuko ekitaldiak izango dira. Eta gauean, Ilargia hitzetan mikrofono ireki saioa izango da, 22:00etan Gaztetxean. Aurretik, 21:00etan, Nikaragua, Ekuador eta Argeliako pintxoak jarriko dituzte. Tiketak, Biterin daude salgai.