Bakailaoa prestatzen ikasi nahi?

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 2a, 02:00

VI. Bakailao Astearen barruan, bakailaoa prestatzen ikasteko tailerrak antolatu dira Basque Culinary Centerren. Urriaren 9an izango dira, 18:00etatik 20:30etara. Doakoa da, eta izena ematea nahitaezkoa. Horretarako epea asteazkena bitarte egongo da zabalik, Hernaniko turismo informazio puntuan: 943 33 70 28; gurutze-a@hernani.eus; turismoa@hernani.eus. Jende gehiegik izena emanez gero, zozketa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!