Igande honetarako jarri du zita Hernaniko Argazki Forumak, urteroko lehiaketarekin: Argazki Rally Digitalaren 16garren edizioa egingo dute, goiz osoan zehar.
09:00etatik 10:00etara izango da apuntatzeko aukera, udaletxeko arkupeetan, eta hiru kategoriatan banatuko dituzte partehartzaileak: 12 urtera artekoak (doan), 13 urtetik gorakoak (5 euro), eta mugikorrarekin ariko direnak (5 euro), aurtengo nobedadea.
Eguerdiko 14:00ak arte ateratako argazkiek balioko dute, eta 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dira argazkiak, Ave Maria parkeko etxean.
Sari potoloak izango dira, kategoria guztietan; eta urriaren 18tik 27ra, argazkien erakusketa jarriko dute Biterin.