Hasiera irregularraren ondoren, eta batez ere, aurreko asteko porrotaren ostean, indartsu atera ziren astigartarrak, hirugarren jardunaldiko partidura. Orioren kontra jokatu zuten, eta ez zuten garaipena lortu, baina behintzat, puntu bat eskuratu ahal izan zuten sailkapenerako, 0-0 berdinduta.
Bigarren zatian, erritmoa altu
Nahiko berdintsu hasi zuten norgehiagoka bi taldeek, eta hala izan zen aurreneko zatia. Aukera gutxi izan zituzten bi taldeek; garbiena Mundarrok izan zuen, atsedenaren aurretik, baina ez zuen golik lortu.
Bigarren zatian, aldiz, erritmoa bizitu egin zen eta aukerak Orioren eskuetan erori ziren; baloiaren jabetza lortzeaz aparte, moreei presioa areagotu egin zen. Aukerak ere gehiago izan ziren: atezain astigartarrak pare bat geldialdi egin zituen, eta etxekoei ere burukada batek ihes egin zien. Mundarroko moreek ere izan zuten aukera bat, langa bat jo baitzuten.