urtero antolatzen dute Errenterian Eguberrietako Kantu Txapelketa, eta aurten, Astigarraga ordezkatua izateko aukera luzatu dute. Hain zuzen, 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoekin sortu nahi dute abesbatza-taldea; horregatik, deia egin diete herritarrei, animatu eta ekimen berri honetan parte hartzeko. Interesa dutenek, hilaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, Kultur etxean.
Azaldu dutenez, Igor Arroyo izango da taldea zuzenduko duena, Aiztondo abesbatzako zuzendaria ere badena.
Txapelketaren 71garren edizioa
Errenteriako Ereintza elkarteak antolatuta, Gabonetako Kantu Txapelketaren 71garren edizioa izango da aurtengoa. Hain zuzen, 1946garren urtean hasi ziren antolatzen, hasieran bakarrik herritarrekin.