Irigoien-Herrero hirugarren, Sagardo Txapelketa Herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 4a, 02:00

Azpeitian jokatu zen aurreko larunbatean Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herriko­ia­ren hirugarren edizioa, eta Iri­goien-Herrero sagardotegi asti­gar­tarrak lortu zuen hiruga­rren postua. Aurretik geratu ziren, Andoaingo Gaztañaga sagardotegia, garaile izan zena; eta Adunako Aburuza, bigarren postuan.

Hamabi finalista, Azpeitiara
Irailaren 8an eman zitzaion hasiera Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiari, Ordi­zian. Bertan izan zen aurre­neko finalaurrekoa; ondoren, beste hiru ere izan ziren: An­do­ainen, Zarautzen eta Oiar­tzu­nen. Denera, 41 sagardotegik hartu zuten parte finalau­rre­koetan, eta bertatik pasa ziren finalera. Aurreneko biak zuze­nean pasa ziren; besteak, or­dea, puntuazioz.
Horrela, bada, iritsi ziren azkeneko hamabi sagardote­giak aurreko asteko Azpeitiako finalera, tartean izan ziren lau astigartar: Irigoien-Herrero be­ra, Lizeaga, Oiarbide eta Rezola.

Astigarragako lau sagardotegi izan ziren Azpeitiako finalean.

Herritarrak, epaile
Duela hiru urte Gipuzkoako Sa­gardogileen Elkarteak be­rres­ku­ratutako tradizioa da Txa­pel­keta herrikoia. Helburua da «[herritarrak beraiek] epaile izatea, afaltzera eseri eta sa­gar­doak dastatzea, lagunar­te­ko giroan». Gainera, «aukera ema­­ten du herritar askoren iritzia jakiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!