Finalerako txartela lortu zuten bi bikote hernaniarrek, ostiralean, Gipuzkoako Txapelketan. Nesken 1go mailan, 30-20 irabazi zuten finalerdia, Goikoetxeak eta Eizmendik, Ziotzaren kontra; eta 2garren mailan, Tejedor eta Irigoien 30-11 nagusitu ziren, Intxurreren kontra. Urriaren 21eko asteburuan jokatuko dituzte finalak.