Pasa da Donostiako Zinemaldiaren 65garren edizioa, eta poztasun bikoitzarekin etxeratu da Jon Garaño astigartarra, bere kide Aitor Arregirekin batera. Izan ere, bertan estreinatu dute Handia, beren pelikula berria, eta bi sari lortu ditu: Irizar Saria, euskal zinemari ematen zaiona; eta Epaimahaiaren Sari berezia.
«Zoriontsu egiten gaitu»
Irizar Saria izan zen jaso zuten aurrenekoa: «taldeak opari bat egin zigun bere lanarekin, eta beraiekin elkarbanatu nahi dugu, baita etxean sufritzen gaituzten senide eta lagunekin ere», adierazi zuen Garañok berak. Sopresa, ordea, beranduago etorri zen, Epaimahaiaren Sari Bereziarekin: «zoriontsu egiten gaitu».