Atzo entzun eta gozatu zituen aurtengo aurreneko ipuinak, Hernani Hitzetan egitasmoak, Biteriko aretoan. Eta gaur, beste bi kontaketa saio izango ditu.
Goizeko 09:30etan izango da aurrenekoa, Biterin, Lehen Hezkuntzako 3garren mailako ikasleei eskainia: Alexek eta Khuslenek, Bonaí Capotek eta Alekosek jarriko dituzte ipuinak eta musika.
Arratsaldean izango da, herritar guztientzako saio irekia. 18:00etan hasita Goiz Eguzkiko parkean, Alex eta Khuslen, eta Bonaí Capote izango dira berriro kontalari, eta Olatz Salvador musika jartzen.