Dirua biltzeko kontzertua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 02:00

Atenasen erre zuten furgoneta ordezkatzeko, dirua biltzeko bi kon­tzertu antolatu ditu Pasaportes para Siriak; horietako bat, Hernanin. Ostiralean izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita, Milagrosako kaperan. Aita Garayoa eta Alaia abesbatzek kantatuko dute, Kantuz abesbatzarekin batera. 5 euro izango dira sarrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!