Igerilekuei buruz EAJ, ez ohiko plenoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 30a, 02:00

Hainbat zalantza agertu ditu EAJk kiroldegiko igerilekuen inguruan, eta horiek argitzeko ez ohiko plenoa egingo da ostegunean, eguerdiko 12:00e­tan udaletxean.

Denera, 10 puntu lantzeko eskatu dute jeltzaleek. Besteak beste, galdetu dute ea nola konpondu den biomasa galdarari dagokion kalkulu akatsa; ea zergatik ez dagoen lamina isolatzailerik, «Eraikinetako Ins­ta­lazio Termikoetarako Arau­diak (RITE) derrigorrezkotzat jotzen baditu igerileku klimatizatuetan, energia kon­tsumoa eta kutsadura atmosferikoa gutxitzeko»; ea zergatik jarri diren makina edo tresna berri batzuk, legediaren arabera on­do zeuden za­harrak mantendu behar baziren; ea zer gertatu den azpi­kon­tratuekin; ea zergatik ar­ki­­tektoak «obrak iraun bitartean dokumentuak sinatu di­tuen eta bukatzean ez»...

Era berean, EAJk azaldu du, makina batzuei dagokienean: «baliteke instalazioetako beharrak betetzeko nahikoak ez izatea».

Harrobiaren errehabilitazioak, kezkak
Bestalde, Hernaniko zarataren bueltan iraileko Plenora aur­keztutako mozioaren inguruan «herritarren babes haundia jaso» izana eskertu du EAJk, eta azaldu du egindako proposamenen balio ekonomikoa jakin nahi duela Bilduk, eta horregatik «mahai gainean geratu» dela. «Es­pero dugu dirua aitzakia ez iza­tea, zaratak hernaniarroi sortzen digun arazoari konponbideak jartzen hasteko».

Hori guztiaz gain, alderdiko hiru zinegotzik hil honen 22an harrobira egindako ibilaldiak sortutako kezkak kaleratu nahi izan ditu. «Espazio  garbia eta belarrez estalia espero genuen, harrobia in­dus­ketetatik ateratako lur na­turalarekin bete behar bai­tzen, baina obra-hondakinak topatu genituen bidean». Era berean, gogorarazi du 2006an, Zerbitzu Publikoetako zinego­tzia EAJkoa zenean, martxan jarri zela Hernaniko BerdeGu­nea proiektua, eta hernaniarrek proposatuta, igerilekuetako, Ave Mariako, Panako eta Harrobiko parkeak hobetzeko aurreproiektua zehaztu zela. Hori horrela, pasa den Ple­noan Bilduri eskatu dio «be­tetzeko erabilitako materialaren laginak aztertu ditzala (...) Harrobiaren errehabilitazioa kalitate maila gorenarekin egin behar da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!