Kazerolada igande gauean, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 02:00

Igandean egin zuten erreferenduma Katalunian, eta bertan gertatutako bortizkeria salatzeko, kazerolada egin zuten, Euskal Herriko hainbat herritan. Hernanin, Garinetik abiatu, Plazara igo, Andre Kaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Udaltzaingoaren aurrean eman zuten buelta, Tilosetara bueltatzeko. Taldeko argazkia atera zuten bertan. Kalera atera zirenei, gainera, etxeetako balkoietatik lagundu zieten hainbat herritarrek, lapiko eta zartaiak hartuta Bideoa ikusgai dago, Kronikaren Facebookeko orrialdean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!