«EH Bilduk oposizioa mespretxatu du igerilekuaren inaugurazioarekin»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 02:00

Igerileku berriaren inaugurazioaren bueltan, bere ikuspegia azaleratu nahi izan du Hernaniko PSE-EEk, prentsa ohar baten bitartez; eta salatu du, «EH Bilduren mespretxua eta taktu falta» oposizoarekiko. Izan ere, kexatu da ez zuelako «gonbidapenik jaso», aurreko ostegunean Foru Aldun­dia­re­kin batera egin zu­ten inaugurazio instituzionalera joateko.
«Asteartean, Hirigintza Ba­tzordean, galdetu genuen noiz izango zen inaugurazioa, eta alkateak erantzun zigun aste horretan egingo zela, ostegun edo ostiralean. Handik ordubetera, kirol zinegotziak jakinarazi zuen, ostegunean arra­tsaldeko 15:00etan izango zela ekitaldia, instalazio berriak ikusteko. Beraz, EH Bilduk ordurako ezagun zuen plana, oposizioari ez ikusia egin na­hi­an. PSE-EEri behintzat, ez zaio inolako gonbidapenik iritsi», adierazi du Ricardo Crespok, alderdiaren bozeramaileak.

«Oposizioak enbarazu egiten diela dirudi, bakarrik azaldu nahi dute argazkian»
Crespok azaldu du, EH Bildu­ren jarrera horrek «aldi berean haserretu eta tristetu» egin dituela: «badirudi oposizioaren presentziak enbarazi egiten diola Gobernu Taldeari. Beraiek bakarrik azaldu nahi dute argazkian, Hernaniren mesedetan beraiek bakarrik lan egingo balute bezala».
Modu berean, gogorarazi nahi izan du, beti azaldu direla kritiko obra horrekin, beste toki batean jarri behar zelako igerilekua, eta hainbat hobe­kun­tza proposatu zituztela: «uste dugu horietako batzuk kontutan hartu zitzaketela, Latsunbe kalean aparkaleku­ak mantentzea edota igerileku txikian zoru bigunagoa jartzea adibidez», azaldu du.
Crespok kritikatu du, bestalde, ez zietela jakinarazi asteazkenean igerilekuak bisi­tatuko zituztela igeriketa taldeekin: «honek gogorarazten digu, gimnasioko erabiltzaileen batzordearen hasiera, non Gobernu Taldeari enbarazu egi­ten zion oposizioa egoteak; edota beste kirol klubekin bi­leretan egotea eskatu dugunean, eta erantzun digutenean federatuak izanda ez zutela egoki ikusten. Ez dugu uler­tzen zein beldur dioten, oposizioa egoteari parte hartu nahi duen foroetan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!