Finalean ezin, Ojuelek Aginagan eta Arrietak Aizarnazabalen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 02:00

Txapelarik ekarri ezinda bu­el­tatu dira pelotari hernaniarrak, asteburuan. Bi final zeuzkaten jokoan, denboraldi berriko hirugarrena eta laugarrena, baina biak galdu zituzten.
Partidu gogorra jokatu zuen Paul Ojuelek, Albizturreko Te­lletxearekin batera, Santxo eta  Arangurenen kontra, Agina­ga­ko finalean. Erritmo bizi-bizia izan zuen lehiak, eta berdinduta joan ziren, baina gehiago izan ziren usurbildarrak azkenean (16-22).
Ioritz Arrietak, berriz, Mur­giondo azpeitiarrarekin jokatu zuen Aizarnazabalgo finala, Labaka eta Olaizolaren kontra. Baina hasieran berdinduta joan ziren arren, ez zuten aukerarik izan gero (11-22).
Hobeto joan ziren gauzak Gipuzkoako Txapelketan. Zazpi partidutik lau irabazi zituzten pelotari hernaniarrek. Garran­tzitsua izan zen, Aizmendi eta Insausti jubenilek lortutakoa; hirutik hiru irabazi dituzte.
Ojuel eta Lizeaga seniorrek galdu zuten aurrenekoz, baina semifinaletara sail­katzeko mo­duan dira oraindik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!