Larunbat honetan hasiko du Astigarragako Parrokiak katekesiaren ikasturte berria. Hori dela eta, gurasoekin bilduko dira; bi bilera egingo dituzte, adin-tarteka: goizeko 10:00etan izango da 1. mailan dauden haurren gurasoen topaketa; eta 11:00etan elkartuko dira 2. eta 4. mailako gaztetxoen gurasoekin. Biak Elizan bertan izango dira.