Ekintzez bete-betea dator urriko agenda

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 2a, 02:00

Asteburuan ekingo dio Hernanik urriko kultur agendari, eta behar zebala egingo du, gainera. Izan ere, Mugarri bisitaren XXVIII. ekitaldia antolatu da larunbat goizerako. Eta igandean, berriz, argazki digitalen rallya egingo da udalerrian barrena; nobe-bade bezala, mugikorrarekin ateratako argazkiaren kate-goria ere izango da edizio honetan.
Hilabete honetako a-genda, aldiz, Txantxillako jaiek itxiko dute, eta aurten berriz ere, arimen kalejiraz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek.

Hernani Hitzetan,
gaur hasi eta ostirala bitarte

Urriko agendaren baitan, noski, Hernanin bizi diren kultura desberdinak ger-turatu eta harremanak errazteko egitasmoak 5 egun hartuko ditu aurtengo edizio honetan. Gaur bertan hasi eta ostiralera arte luzatuko da, eta jatorri ezberdineko pertsonek hartuko dute parte. Beraz, gaur egun gure inguruan bizi diren hizkuntzak kontuan hartuz, hainbat ipuin, abesti eta olerki dozena bat hiz­kuntzatan entzun ahal izango ditugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!